Maiatzak 24, autismodun pertsonen antsietateari buruzko APNABI Gela

Dei egiten diegu APNABIko familiei jardunaldi honetara, non autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertuko baitira. Ekitaldia maiatzaren 24an izango da, ostiralean, arratsaldeko 17:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Jardunaldi hau APNABI Gela ekimenaren barruan antolatu da, zeinaren helburua baita prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa desberdinetan bizi dituzten egoerei buruz.

Gaia lantzeko gurekin izango dugu Marisa Pacheco Varela, Psikologian espezializatua, Madrilgo Deletrea taldeko (Psikologia eta Lengoaia Zentroa) terapeuta, eta irakasle titularra Ikasketa Psikologikoen Goi-mailako Institutuko (ISEP) Autismoaren Espektroko Nahasteen masterrean.

Gela amaitutakoan, arratsaldeko 19:00etan, APNABIko Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko bozketa egingo da, horrekin bukatuko delarik une honetan martxan den hauteskunde-prozesua.

Maiatzak 24, ostirala
17:30
Euskalduna Kongresu Jauregia
Abandoibarra etorbidea, 4 – Bilbo

Comments are closed.