“Enplegua funtsezkoa da AENdun pertsonen gizarteratzea bultzatzeko”

inclusion-sociolaboralEzinbestekoa da enplegu-programak inplementatzea, edozein direlarik erabiltzaileen laguntza-premiak eta edozein delarik erakundearen tamaina. Horixe baieztatu zen Autismo Elkarteen Espainiako Konfederazioak (FESPAU) apirilaren 26 eta 27an Madrilen egin zuen ikastaroan.

Ikastaroan zehar, Iban Huartek hainbat arrazoi eman zituen azaltzeko enplegua oinarrizko gizarteratze-tresna dela erakundearen ikuspegi sistemikotik. Aipatu zuen beharrezkoa dela etengabeko koordinazio-lan egituratua egitea eragileekin eta hezkuntza zentroekin, ezinbestekoa dela AENdun pertsonen gaikuntza eta laneratzea sustatzea ekintza pertsonalizatuen bidez eta baita ere gaitasun soziolaboralak lantzea. Orobat aipatu zuen garrantzitsua dela pertsonarengan zentratutako metodologia garatzea, laguntzadun enplegua bultzatzea eta horrek berekin dakartzan aldaketak inplementatzea zentroetan.

APNABI Autismo Bizkaiak enpresa arrunten bidezko laneratzea sustatzen du, laguntzadun enpleguaren metodologia erabiliz. 2001etik hona, 50etik gora kontratazio babestu ditu, gainera, helburutzat du 2022rako %20 gutxitzea AENdun pertsonen langabezia Bizkaian (une honetan %85ekoa da) eta kolektibo horren laneratze-tasa %40raino handitzea.

Comments are closed.