Maiatzaren 12an (igandea) APNABI Autismo Bizkaia protagonista izan zen Miribillan, RETAbet Bilbao Basket eta Chocolates Trapa Palencia taldeen arteko partiduan. Igoerako playoff-en bigarren partidua zegoen jokoan, bost partidutatik onenak lortuko duelarik final four finalerako plaza bat. Atsedenaldian, APNABIko erabiltzaile-talde batek puzzle bat osatu zuen bere elkartearen logotipoarekin, Bilbao Arenako kantxaren erdian, beren taldea babesteko bildu ziren 8.400 zaleen aurrean. Speaker-ak hainbat mezuren bidez eman zuen ezagutzera APNABI elkartea publikoaren txalo-zaparrada artean. Esan zuen APNABIk 1.200 familia eta 250 profesional biltzen dituela, eta guztiek elkarrekin lan egiten dutela autismodun pertsonen bizi-kalitatea eta garapen integrala hobetzeko. Baita ere esan zuen hezkuntza, etxebizitza, aisialdi eta denbora libreko zerbitzuak eskaintzen dituela, eta ahalegina egiten duela AENdun pertsonak gizartean eta lan merkatuan sar daitezen…
Ekitaldi berean, Bilbao Basket taldearen babesle nagusi den RETAbet.es-ek bere babesa erakutsi zion APNABIk gizarteratze- eta laneratze-arloetan egiten duen lanari, eta 4.000 euroko ekarpena egin zuen horren erakusgarri. APNABIko kudeatzaile Natxo Ruizek eta Carlos Alburquerque erabiltzaileak jaso zuten txeke sinbolikoa Sonia Alfonsoren (RETAbet enpresako marketin arduraduna) eta Dari Goitiaren (RETAbet-eko langilea eta APNABIko erabiltzailea) eskutik. Egun horretako lekukotza biltzen duen familiako argazkiaren ondoren eman zitzaion hasiera partiduari, eta gogor eusten diogu hurrengoan irabazteko itxaropenari.