Genero ikuspegia ezgaitasun intelektualaren arloan

géneroSheila Lopezek, APNABIko Kontsulta eremuko neuro-psikologo eta erakundeko Berdintasun
batzordeko kideak, jardunaldi batean parte hartu zuen iragan ekainean, aztertzeko nola
landu genero ikuspegia adimen ezgaitasunaren arloan

Jardunaldia ekainaren 5etik 6ra egin zen Arrupe Etxean, Plena Inclusión erakundeak antolaturik, eta Noemí Soriano García izan zen hizlaria, Valentziar Erkidegoko Plena Inclusión erakundeko emakume eta genero berdintasun arloko teknikaria. Jardunaldiak hainbat helburu zituen:

-Ulertzea zer den genero ikuspegia eta ohartzea nolako balio erantsia ematen digun, hala profesionaloi, nola ezgaitasunaren arloko antolakundeei.
-Tresnak eskaintzea gure jardun profesionalean aplikatzeko, bai adimen ezgaitasuna duten emakume eta gizonekin eta euren familiekin lan egitean, eta baita ere antolakuntza arloko gaietan.
-Jarraibideak ematea zantzu andro-zentrikoak eta praktika profesional txarrak saihesteko.

Jardunaldian espreski aipatu zen genero ikuspegia sartu behar dela ezgaitasunaren arloan, eta helburu horrekin, hainbat jarraibide eman ziren adimen edota garapen ezgaitasunak dituzten emakume eta gizonekin lan egitean aplikatzeko, zeren adimen ezgaitasuna duten emakumeek diskriminazio bikoitza jasaten baitute emakume izate hutsagatik.

Horrez gain, nabarmendu zen hobeto kuantifikatu behar direla adimen edota garapen ezgaitasunak dituzten emakumeak, beharrezkoa dela genero ikuspegia sartzea adimen ezgaitasuna duten pertsonen premiei buruzko azterketetan eta genero ikuspegiari buruzko lan-programak egin behar direla, besteak beste, familiekin.

Jardunaldien balorazioa oso positiboa izan zen. APNABIko Berdintasun Batzordeak presente egon nahi du horrelako foro eta jardunaldietan eta ezagutzera eman nahi du horrelakoetan sortzen den jakintza.

[kkstarratings]

Comments are closed.