
Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta APNABIk antolatu duen hitzaldi birtualen zikloaren 2. hitzordua eskainiko du datorren ostegunean, 2021eko martxoaren 4an. 17:30ean izango da. Bertan, AENdun pertsonen bizitza independentea eta emantzipatzeko aukerak aztertuko dira, baita APNABIk zentzu horretan eskaintzen dituen laguntzak ere.
📍 Eman izena hemen parte hartzeko!
Elkarteko etxebizitza-arloko zuzendaria den Susana Valladolidek eskainiko du hitzaldia, eta emantzipazio-prozesuetan murgilduta dauden Samuel Otero eta Dari Goitia AENdun gazteen testigantza entzuteko aukea ere egongo da. Publikoak zuzenean galderak egin eta solasaldian parte hartzeko aukera izango du.
📝 “Nire independentziaren bila”
📆 2021eko martxoaren 4an, osteguna.
⌚ 17:30 – 19:00. Hitzaldi interaktiboa, galderak egiteko aukera emango du.
📍 Zoom bidez. Esteka jasoko duzu izena ematean.
✅ Parte-hartzea librea eta doakoa da.