OPETEA ikasgelak ateak ireki ditu berriro, 2023an aktibatuko diren enplegu publikoko prozesuetan AENdun pertsonei laguntzeko

Euskadiko, Bizkaiko eta Estatu mailanko hainbat erakundek enplegu publikorako deialdi berriak (LEPak) aurreikusita dituzte 2023an. Testuinguru horretan, APNABI LAN, APNABIko arlo soziolaborala, OPETEA gela aktibatzeko prestatzen ari da. Ekimen honek – 10 urte baino gehiagoko ibilbidearekin – parte hartu nahi duten autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei azterketak prestatzeko eta aztertzeko prozesuan laguntza eskaintzen die.

Lehenengo prozesua Correosekoa izango da, desgaitasuna duten pertsonentzat hainbat plaza eskaintzen baititu. Izena emateko epea urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik, larunbata.

EHUk ere hainbat plaza eskaintzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat, administrazio eta zerbitzu, administrari laguntzaile eta azpitalde kategorietan. Izena emateko epea zabalik dago 2023ko urtarrilaren 9tik 28ra.

Bestalde, Osakidetzaren lan-eskaintza publikoak erizaintzako laguntzaileen, administrazioko laguntzaileen, zerbitzuetako langileen eta zeladoreen plazak jasotzen ditu. Izena emateko epea 2023ko otsailaren 21etik martxoaren 20ra egongo da zabalik.

Parte hartu

Enplegu publikoko prozesu horietan interesa dutenek APNABI LANen laguntza jaso nahi badute, izena eman behar dute OPETEA ikasgelako formularioaren bidez, esteka honetan eskuragarri dagoena.

Comments are closed.