Plena Inclusionek ekintzailetzari buruzko online mintegi bat eskainiko du urriaren 17an, larunbatean. Saioa adimen-ezgaitasuna edo garapen-ezgaitasuna duten eta jakin-mina duten pertsonei zuzenduta dago, eta haien familiei ere. APNABIko APNABI Lan lan-arloak elkartekideak parte hartzera animatzen ditu. Saioa 11:00etatik 13:00etara izango da, eta Zoom-en bidez egingo da, lotura honi jarraituz: https://us02web.zoom.us/j/81784012533.
Plena Inclusionek bere laguntzadun-ekintzailetza proiektua aurkeztuko du jardunaldian, eta zalantzak argitzeko eta esperientziak partekatzeko aukera eskainiko du. Halaber, adimen-ezgaitasuna duen ekintzaile baten esperientzia azalduko du, lehen pertsonan.
APNABI Lanek ekintzailetzan informazioa eta babesa eskaintzen du. Informazio gehiago nahi izanez gero, eca@entremanos.eus helbidera idatzi daiteke edo651 36 42 38 telefono-zenbakira deitzea 9:00etatik 17:00etara.