APNABIk Metro Bilbaoko 150 segurtasun-profesional baino gehiagori eskaini die prestakuntza

Maiatzean, APNABIk 11 prestakuntza- eta sentsibilizazio-saio eskaini dizkie Metro Bilbaoko segurtasun-zerbitzuko 150 profesional baino gehiagori, guztiak Alse eta Prosegur enpresetakoak. Jardunaldi horien helburua zen gakoak ematea, hala eskatzen zaienean, desgaitasun intelektuala eta/edo autismoaren espektroaren nahasmendua duten pertsonei esku-hartze eta laguntza egokia eskaini ahal izan diezaieten garraio publikoan egiten duten jarduera…