Urbegik Ivan Dario Henaok Lo Imposible 2024 sarietan protagonista den dokumentalaren aurrerapena aurkeztu du

Maiatzaren 27an, astelehena, Urbegi fundazioak Lo imposible sarien hirugarren edizioa ospatu zuen. Hitzorduan, gainera, Ivan Dario Henao autismoaren espektroko nahasmendua duen gazte (AEN) eta aurreko deialdian saritutako APNABI Autismo Bizkaiako bazkideak protagonista den film dokumentalaren aurrerapena aurkeztu zuten.

2024ko martxoaren 16an Marokoko Atlas mendikatera eraman duen erronkan grabatu da zinta, Urbegi Fundazioaren eta Orbearen eskutik. Mendiak bizikletaz zeharkatu zituzten eta material humanitarioa eman zieten 2023ko lurrikarak kaltetutako pertsonei. Ivan Dariorekin batera 2023ko edizioan sarituak izan ziren beste bi pertsonek ere parte hartu zuten. Leire Indurain, garuneko paralisi espastiko batekin jaio eta Aspaceko bazkide dena, eta David Fernandez, Bizitegi bazterketaren aurkako elkarteko bazkidea dira.

Erronka “Lo imposible” sarietan kokatzen da. Sari horien helburua da, urtero, beren gainditze-espirituarekin laneratzea lortu duten pertsonen ibilbideak aintzatestea eta balioestea.

Esteka honen bidez, Urbegi Fundazioak Ivan Dario Lo imposible 2023 sarien galan aurkezteko egindako bideoa ikus daiteke.

Comments are closed.