200 familiak baino gehiagok eman dute izena APNABIren globada birtualerako, Autismoaren Eguna dela eta antolatuko duena

200 pertsonak baino gehiagok eman dute izena APNABI Autismo Bizkaiak apirilaren 2arako, Autismoaren Nazioarteko Egunerako, antolatuko duen globada birtualaren lehen edizioan parte hartzeko. Martxoaren 16an izena eman zuten pertsona guztiei bidali zitzaizkien kitak posta bidez; horien artean, familia bazkideak, erakundeko profesionalak edo elkarteko lagunak. Txalo-jotzaileez, puxikez, txapez eta eskumuturrekoez gain, ekimenean parte hartzeko jarraibideak ere sartu dira. Apirilaren 2an argitaratuko den ikus-entzunezko pieza handi bat egiten laguntzeko argazki edo bideo bat bidaltzea aurreikusten da.

Izan ere, COVID-19ak eragindako osasun-egoera dela eta, Bilboko Areatzan bigarren urtez jarraian ezin izango da jende asko bildu. Hala ere, elkarteak ez du galdu nahi egun horrek autismoa ikusarazteko eta gizartea sentsibilizatzen laguntzeko ematen duen aukera.

Comments are closed.