Animatu eta parte hartu! APNABIk globada birtuala antolatu du Autismoaren Nazioarteko Eguna dela eta apirilaren 2an

APNABI Autismo Bizkaia globada birtual handia prestatzen ari da apirilaren 2a, Autismoaren Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna, dela eta. COVID-19 delakoak eragindako osasun egoera dela eta, Bilboko Areatzan bigarren urtez jarraian ezin izango da jendetza bildu. Hala ere, elkarteak ez du galdu nahi egun horrek autismoa ikusarazteko eta gizartea sentsibilizatzen laguntzeko ematen duen aukera.

Nola parte hartu kanpainan?

Urdina protagonista duten argazki eta bideoekin sare sozialak betetzeko, APNABIk izena emateko epea jarri du abian.

Izena ematen duten guztiek globoak, txalo-jotzaileak, txapak eta eskumuturrekoak dituen kit bat jasoko dute etxean, bideoak eta argazkiak egiteko. Ondoren, komunikazioa@apnabi.org helbidera bidali behar dira martxoaren 24a baino lehen, eta material horrekin apirilaren 2an argitaratuko den bideoa egingo du elkarteak. Materiala sare sozialetan partekatzeko aukera ere badago, @APNABI aipatuz eta #DiaMundialAutismo traola barne.

Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 14ra arte (igandea) edo izakinak agortu arte. Kitik gabe gelditzen bazara, ez galdu aukera, grabatu bideoa edo egin argazkia etxean dituzuen beste elementu urdin batzuekin. Anima zaitez!

Comments are closed.