2018an bezala, aurten ere APNABIk Euskaraldian parte hartuko du. Bigarren Euskaraldia 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da Euskal Herri osoan.
Aurten bi modu egongo daude entitate barruan parte hartzeko. Batetik, ariguneak sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. APNABIk 3 arigune izango ditu, Erakundeak 3 Arigune izango ditu, euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatu eta lan esparruan euskara bultzatzeko asmoz. Horrez gain, kideek, aurreko edizioan bezala, norbanako moduan ariketa egiteko aukera izango dute: belarriprest eta ahobizi rolekin, daukaten euskararen ezagutzaren arabera.
Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.