2023ko udan edo Gabonetan kontziliaziorako udaleku irekiak eskatzeko epea zabalik

APNABI Autismo Bizkaiako Familiei Laguntzeko lantaldeak kontziliaziorako udaleku irekien eskaintza aurkeztu du 2023ko uda eta Gabonetara begira. Proposamen horiek autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen familiei laguntzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko pentsatuta eta diseinatuta daude, norberaren bizitza, lana eta gizartea bateratzen lagunduz.

Eskaerak

Bazkide diren familiak GAUR buletinaren eta posta arruntaren edo e-postaren bidez jasotzen ari dira eskaintza osoa jasotzen duen liburuxka, baita izena emateko orria ere. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 5era arte egongo da zabalik, igandea. Izapidea APNABIren bulegoetan (Sabino Arana, 69, Bilbo) inskripzio-orria entregatuz egin ahal izango da, edo zuzenean esteka honetan eskuragarri dagoen inskripzio-formularioaren bidez.

Programa horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 475 57 04 telefonora, 8:30etik 17:00etara, astelehenetik ostegunera eta ostiraletan 15:00ak arte, edo idatzi posta elektronikoz, coordinacion.saf@apnabi.org helbidera.

Comments are closed.