400 lagun inguru bildu ziren APNABIren Udako Jai Handian

fiesta de verano400 lagun inguruk aktiboki parte hartu zuten APNABIko familien Udako Jai Handian, joan den larunbatean (uztailak 7), Arrigorriagako Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) instalazioetan (Atxukarro auzoan). Gurasoak, aitona-amonak, neba-arrebak eta beste hainbat senitarteko eta adiskidek autismodun pertsonekin batera gozatu zuten egun berezi horretan, eguzki betean eta uda-mineko beroan.

Goiz erdi aldera hasi ziren iristen parte-hartzaileak Arrigorriagako EAZra, batzuk APNABIk jarritako autobusetan, besteak beren kabuz. Denak hurbildu ziren ekitaldirako prestatutako guneetara, eta batez ere patio handira, han egin baitziren jarduera ludikoak, txapelketak, tailerrak eta bestelako probak egun osoan zehar. Ur txirrista gozagarri hutsa izan zen txikienentzat, behin eta berriro jaitsi baitziren irristaka, eta gainera primeran etorri zitzaien bero itogarri hari aurre egiteko.

Antolatzaileek argi utzi zuten ondo-ondo prestatuta zeukatela dena, bainujantziak ere eraman baitzituzten etxean ahaztu zituztenentzat. Jolas parkea osatzeko, txirristaren ondoan rokodromoa eta gaztelu puzgarri bat jarri ziren ipurterreenen gustua egiteko.

Programatu ziren baita ere urteroko aurpegi-margoketa eta globoflexia tailerrak, APNABIko ekitaldietan aski ezagunak direnak, eta fotomatoia, non bata bestearen atzetik sartu baitziren hainbat eta hainbat familia, irribarrerik ederrena jarriz kameraren objektiboaren eta photocall-eko oihalaren artean. Ez da jairik musikarik gabe, horregatik, El Despiste fanfarreak alaitu zuen goiza denek kantatzeko moduko doinu herrikoiekin.

fiesta de veran0Bazkalordua iritsitakoan mahaiak eta aulkiak jarri ziren aterpean. Cocina Central Goñi enpresak eginiko paella eta oilaskoa primeran zeuden, puntu-puntuan. Bazkal ostean, Mikel Pulgarín APNABIko presidenteak eskerrak eman zizkien bertaratu guztiei udako jai handian parte hartzeagatik, eta baita ere 250 profesional eta laguntzaileei, familiekin aliantza bat sortu eta egunez egun AENdun pertsonak
zaintzeagatik. Era berean, gogora ekarri zuen aurten 40 urte betetzen direla APNABI sortu genuenetik eta elkarte honen izatearen arrazoia erabaki genuenetik: etorkizun hobea lortzea autismoa duten pertsonentzat eta beren familientzat.

Presidentearen hitzen ostean apar-festa handi eta ikusgarria egin zen, eta gero, adin guztietarako sokatira txapelketa, txinga lasterketak bosnakako taldetan eta pisu desberdinekin (kasu honetan ur bidoiekin), txapela botatzeko txapelketa eta aulki-jokoa. Ez zen izan irabazlerik, ezta beharrik ere, denek izan baitzuten merezitako saria. DJ Pacok erakutsi zuen badakiela jendea animatzen, eta beti izango dugu
gogoan bere enpatiagatik eta hitz-jarioagatik, ongi baitaki jaiak gozatzeko antolatzen direla… Eta, hain zuzen, horixe egin genuen -ikaragarri gozatu- APNABIko Udako Jai handian guztion laguntza eta parte-hartzearekin.

[kkstarratings]

Comments are closed.