APNABIko familien Jai Handia, uztailaren 7an

APNABIk Familien Jai Handia ospatuko du uztailaren 7an, Arrigorriagako Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) instalazioetan (Atxukarro auzoa, 6). Topaketa berezia izango da, zeinetara gonbidatuta dauden elkartea osatzen duten familia guztiak eta beren ingurukoak.

Egitarau bete-betea prestatu dugu APNABIko erabiltzaileentzat: jarduera ludikoak, lehiaketak, tailerrak eta herri-kirolak. Erromeria izango dugu, eta baita ere txaranga musika, eta espazio berezi bat familientzat eta laguntzaileentzat, goizerdian txistorra eta txakolina dastatzeko. Eguerdiko bazkari berezia izango da eguneko plater nagusia: paella familiar erraldoia.

Ahalik eta jende gehienak parte har dezan, autobus zerbitzua jarriko da Bilboko Moyua Plazan goizeko 11:30ean eta eguerdiko 13:30ean. Behin jaia bukatu ondoren, aukera dago autobusez itzultzeko.

APNABIko familiek esteka honetan baieztatu dezakete etorriko direla:

www.apnabi.eus/fiesta.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 944 483 875 telefonora edo idatzi familia@apnabi.org posta elektronikora.

[kkstarratings]

Comments are closed.