60 pertsona baino gehiago interesatu dira APNABIren proiektuaz Deustuko Unibertsitateko boluntariotza azokan

Irailaren 21ean, osteguna, APNABI Autismo Bizkaiak Bolunta boluntariotzarako Bizkaiko agentziak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatzen duen boluntariotza azokan parte hartu zuen. Urtero bezala, unibertsitateko klaustroak dozenaka erakunde hartu zituen, eta haien esperientziak eta boluntarioen eskaintza partekatu zituzten. Jardunaldian zehar 60 gazte baino gehiago hurbildu ziren APNABIren stand-era, elkartearekiko eta boluntariotza aukerekiko interesa erakutsiz.

馃摳 Eguneko argazki-albuma esteka honetan kontsulta daiteke.

Ekitaldi honek Deustuko Unibertsitateko Gizarte Campusa proiektua martxan jartzeko ere balio izan zuen. Unibertsitateak eremu akademikotik gizartea eraldatzeko eragile izateko duen interesari erantzuten dio, eta dauden gaitasunak eta baliabideak kolektiboen zerbitzura jarri nahi ditu. Horrela, programak gizartean eragina duten zerbitzuen eskaerak jasoko ditu, eta kolektibo kalteberekiko harremana erraztuko dut, hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan arituz eta haiekin hitz eginez.

Comments are closed.