400 pertsonek parte hartu dute APNABIren udako jardueretan

Udako azken txandak amaituta, balantzea egiteko ordua da. Eta beste urte batez, APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten pertsonei eta haien familiei erantzuteko zifra garrantzitsuekin itxi du uda. 2023ko ekaina eta iraila bitartean, elkarteak programazio zabala eta askotarikoa zabaldu du, eta guztira AENdun 386 pertsonak hartu dute parte.

→ 2023ko udako argazkiak ikusgai daude esteka honen bitartez.

Aisia eta denbora librea

APNABIk denboraldi honetarako egiten duen proposamenik handienetako bat aisialdirako eskaintza da. Ildo horretan, uda honetan elkarteak 12 opor-txanda eskaini ditu uztaila eta abuztua bitartean, 2022ko igoerari eutsiz. Horietako bakoitzaren bitartez, 7 egunez eta 6 gauez gozatu ahal izan dute partaideek hainbat herri eta hiritan, hala nola Zarautzen (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Lekeition eta Arrigorriagan (Bizkaia) edo Larderon (Errioxa). Horrela, AENa duten 189 pertsonen eskaerari erantzun zaio.

Leku horietako bakoitzean taldeek hainbat jardueraz gozatu dute, aisialdi inklusiboaren, komunitarioaren eta parte-hartzera bideratutako ereduari jarraituz une oro. Nabarmentzekoak dira zenbait jarduera, hala nola igerilekuetako eta ur-parkeetako egonaldiak, hondartzetako bisitak, museoak, zooak, kirol-estadioak edo parke botanikoak, eskulan-tailerrak, zinea edo mahai-jokoak, ospakizunak, inguruko paseoak, beste udalerri edo kultura-gune batzuk, erosketa-arratsaldeak eta tokiko gastronomia dastatzea, besteak beste.

Gainera, APNABIk eguneko planen ekimenarekin jarraitu du, uztailetik abuztura bitartean Gasteizera, Donostiara, Villapresentera, Suancesera, Sestaora edo Urdaibaira 10 txango egiteko proposamen interesgarri batekin. Guztira 66 pertsonak bete dituzte udako ekimen honetako 118 plazak betez.

Familia-kontziliazioa

Eskaintza zabal hau udaleku irekiekin osatzen da. Eguneko jarduera da hori, astelehenetik ostiralera, norberaren, laneko eta familiako kontziliazioa bultzatzera bideratua. Hala, ekainaren 26tik irailaren 6ra bitartean, taldeak udaleku irekien 13 txanda garatu ditu, eta 131 pertsona bertaratu dira, 192 plaza betetzeko.

Txanda horietan hainbat jarduera egin dituzte, hala nola igerileku-jardunaldiak, hondartzako paseoak, barbakoak, jolastokiak parkeetan, ur-gerrak, Bilboko paseoak, El Regato bezalako naturguneetara bisitak eta beste asko.

Aurten udalekuak Leioako Mendibile ikastetxean – Udalaren laguntzari esker –, Bilboko Berrio Otxoa ikastetxean, Deustuko (Bilbo) APNABIko Aldamiz ikastetxean, Barakaldoko Gurutzeta ikastetxe publikoan, Udalaren laguntzari esker, eta, lehen aldiz, elkartearen eguneko arretarako Lurgorri zentroan ere, Gernikan. Kokapen horiek hazi eta zabaldu egiten dira urtero, aukerak familien eta AENa duten pertsonen bizilekuetara hurbiltzeko.

Comments are closed.