APNABIren aldeko botoa eman dezakezu “La voz del paciente” lehiaketan!

APNABI Autismo Bizkaiak Cinfa Laborategiek bultzatutako “La voz del paciente” ekimenaren 3. edizioan parte hartu du. Horren bidez, erakundeak 2.500 euroko laguntzak emango dizkie online bozketa batean herritarren babes handiena jasotzen duten elkarteen 100 ekimenei. Edizio honetan 400 proiektuk hartuko dute parte.

🗳 APNABIren aldeko botoa eman dezakezu esteka honen bidez! Botoa emateko epea martxoaren 15ean eguerdiko 12: 00etan amaituko da.

Bozketak web orrian egin ahal izango dira – telefono mugikorra egiaztatuz, hau da, telefono zenbaki bakoitza boto bat izango da. Bilakaera web orritik jarraitu ahal izango da eta 100 proiektu onenak sarituko dira.

‘La voz del paciente’

Cinfak 2019tik antolatzen duen ekimen solidarioa da, eta helburu bikoitza du: batetik, Estatuan desgaitasuna duten edo gaixorik dauden pertsonak bizi diren errealitatea ezagutaraztea, eta, bestetik, haiekin dauden elkarteen lan isila ikusaraztea. Horrez gain, laguntza ekonomikoak ematen dizkiete pazienteen erakunde horiei, ehunka pertsonaren bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak egin ditzaten, maila fisikoan, psikologikoan edo emozionalean.

Comments are closed.