APNABIren Zentro Okupazionalak berriz ekin dio bere jarduerei

Hainbat kartel diseinatu dira hartu beharreko segurtasun neurriak ulergarriagoak izan daitezen. // APNABI

Covid-19ren osasun-krisiaren ondorioz ia bi hilabeteko etenaldia egin ondoren, APNABIren Zentro Okupazionalak, bere gizarte- eta lan-arloaren mende dagoenak, gaur, maiatzak 13, ekin dio berriro bere jarduerei.

Itzulera hori ahalbidetzeko, bai talde profesionalak bai APNABIk hainbat protokolo garatu dituzte ohiko jardueretan segurtasun, higiene eta urruntasun neurriak betetzen laguntzeko. Halaber, zerbitzua erabiltzen duten pertsonentzako eta talde profesionalarentzako Norbera Babesteko Ekipoen (NBE) horniduran lan egin da.

Hala, zentro okupazionalak 9:00etatik 13:30era funtzionatuko du. 40 plazetatik bederatzi pertsona sartuko dira, mailaz igotzeko prozesu bati ekiteko. Horri esker, egoera berrira egokituko dira, pixkanaka eta seguru. Erabiltzaile guztiak eta haien familiak protokolo eta neurri guztiei buruzko informazio egokitua jasotzen ari dira.

Osasun-krisiak zenbait programa geldiarazi zituen eta asteak igaro dira ordutik. APNABIk berriro abiarazi duen bigarren zerbitzua da hau. Elkarteak deseskalatze prozesuan lanean jarraitzen du, gainerako programa eta zerbitzuei segurtasun osoz ekiteko. Horri buruz gehiago irakur dezakezu hemen.

Comments are closed.