Aisialdi inklusiboa: nahi baduzu, ahal duzu

apnabi-ondavascaAPNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Eremuko arduradun Esther Fernándezek joan den ekainaren 7an Onda Vascako irratsaio batean esan zuen aisialdia funtsezkoa dela edozein pertsonaren bizitzan. “Denoi gustatzen zaigu ongi sentiarazten gaituzten gauzekin gozatzea. APNABIn lanean dihardugu AENdun pertsonek ere denbora libre aberasgarri eta betegarria izan dezaten. Gure helburua da horretarako aukerak ematea gainerakoen baldintza berdinetan. Aisialdi inklusiborako jarduerak diseinatzen eta antolatzen ditugu horretarako behar diren laguntzekin”.

Esther Fernándezek zuzendutako taldearen helburua da bakarkako nahiz taldeko aisialdirako eskubidea bermatzea, komunitateko gainerako kideen baldintza berdinetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak bi milioi euro inguruko finantzaketa emango du aurten hirugarren sektoreko zortzi erakundek diseinatu dituzten aisialdi eta denbora libreko programentzat.

https://www.ondavasca.com/#/audios/programas-inclusivos-de-ocio-y-tiempo-libre

Comments are closed.