“Ekitea”, ekintzailetzaren aldeko apustua AENdun pertsonentzat

programa ekitea“Ekitea” AENdun pertsonentzat garatzen dugun ekintzailetzako proiektu bat da, APNABIren eremu soziolaboralak (Entremanos) bultzatua eta BBK-ko Obra Sozialaren laguntza ekonomikoa duena.

Urte hasieran, Entremanos elkartean pentsatu genuen posible zela proiektu bat egitea AENdun pertsona guztiek aukera izan dezaten ekintzailetzako lan-proiektu bat garatzeko. BBK-ko Obra Sozialaren finantza-laguntzari esker jarri zen martxan ekimena, laguntza bat eman baitzigun horretarako.

Gainera, martxan-jartze prozesu horretan C2B enpresa izan dugu ondoan, aholkularitza eta laguntza emateko AENdun pertsonei beren proiektuaren garapenean. AENdun 30 pertsona inguruk parte hartu dute ekimen honetan, non negozio-ideiak garatzen baitituzte metodologia egokituen bitartez. Saio guztiak Errekaldeko Auzo Factory eraikinean egiten dira, berrikuntza sozialeko plan honetan parte hartzea erabaki duen Hasten Venture erakundearen Innolab espazioan.

Comments are closed.