Aisialdi partekatua zientziaren eta teknologiaren bitartez

ocio compartidoElkarrekin batzen direnean ongi pasatzeko, esperientziak partekatzeko eta gure zaletasunez gozatzeko gogoa, gauza bereziak gertatzen dira, gure zientzia eta teknologia tailerretan gertatzen direnak bezalakoak.

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko neska-mutilek parte hartu dute 20 urterainoko haur eta gazteentzat diseinatutako ekimen honetan, zeinak kontuan hartu baititu protagonisten zaletasun eta interesak. Gainera, aukera izan dute neba-arrebak, lehengusuak edo adiskideak gonbidatzeko, eta elkarrekin gozatzeko antolatu diren jardueretan.

Entretenimendua, dibertsioa, jolasarekin esperimentatuz gauza berriak ikastea, zientzia eta teknologia dira gure ludoteka zientifikoaren gakoak.

60 neska-mutil inguruk ez diote hutsik egin hitzorduari. Bakoitzak gustukoen dituen tailerretan eman du izena. Eskaintza zabala izan da oso: Zientziarekin sukaldean, Robotika, Esnebidea, Negatibotik positibora, Gure ingurunearekin esperimentatzen edo Bideojokoak.

Arlo horietan adituak diren bi ingeniari industrialek garatu eta dinamizatu dituzte tailer guztiak. Zorionak eman nahi dizkiegu lehen topaketak izandako arrakastagatik, kasu honetan sukaldeari buruzkoa: “Zientziarekin sukaldean”. Eta neska-mutilek hauxe esan zuten: Errepika dezagun!!!! Denbora hegan joan zen eta jarraitu egin nahi zuten… aurpegietako zirrara ikusi besterik ez zegoen.

Gustuko pastel bat eraman zuten etxera, eta gainera esperimentuak egin zituzten osagai bakoitzarekin, eta elkarrekin ikasi eta partekatu zuten, elkarri lagunduz eta laborategi batean baleude bezala gozatuz. Sekulakoa izan zen!!

Gehiagorako gogoz gaude, eta errepikatuko dugula espero dugu.

Besarkada handi bat eta txalo bero bat!!! Hurrengo topaketara arte.

Comments are closed.