Eneko Atxak bere jatetxeetako ateak zabaldu dizkie APNABI Autismo Bizkaia elkarteko gazteei

Eneko AtxaAPNABI Autismo Bizkaia elkarteko 16 gaztek, ostalaritzako prestakuntza-maila guztietakoak, topaketa bat egin dute gaur Eneko Atxa sukaldari ezagunak Larrabetzun dauzkan Azurmendi eta Eneko jatetxeetako profesionalekin.

Gorka Izagirre upategiko langileek ere parte hartu dute topaketan, aukera paregabea izan delarik autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonei lantokietako errealitatea hurbiltzeko eta elkarri buruz gehiago jakiteko.

Azur MendiAzurmendi jatetxeko instalazioak bisitatu eta hango profesionalen esperientziak partekatu ondoren, APNABIko gazteek show cooking saio batean parte hartu dute Eneko jatetxeko jangelan, eta hainbeste sari jaso dituen euskal sukaldariaren plater bat prestatu dute.

Comments are closed.