APNABIk BBK Deia 2018 elkartasun saria jaso du

premio_solidarioAPNABI Autismo Bizkaia elkarteak BBK Deia 2018 elkartasun saria jaso du, zeinak aitortza egiten baitio antolakundeek, hiritarren lankidetzako sareek eta pertsona anonimoek eraldaketa sozialaren arloan egiten duten lanari. APNABIko presidente Mikel Pulgarínek jaso du bereizgarria BBK Fundazioaren zuzendari nagusi Gorka Martínezen eskutik, Bilbon eginiko ekitaldi batean.

Mikel Pulgarínek aipatu du nolako bilakaera izan duen APNABIk duela 40 urte guraso talde batek sortu zuenetik, zeintzuek, beren nahasmena, ziurgabetasuna eta beldurra gaindituz, bat egin baitzuten etorkizun hobea eraikitzeko beren seme-alaba autistentzat. Era berean, APNABIren izenean eskerrak eman dizkie boluntario guztiei, beren elkartasunarekin autismoa duten pertsonen bizitza hobetzen laguntzen dutelako.

premio_solidario2BBK Deia Elkartasun Sariak aitortza egin dio espresuki APNABIk gizarte inklusibo bat sortzeko egiten duen lanari, gizarte bat, non autismoaren espektroko nahasteak dituzten pertsonek ere aktiboki parte hartuko baitute beren inguruko komunitatearen garapenean.

APNABIz gain, saria jaso dute orobat ingurune batuago, inklusiboago eta solidarioago bat lortzea helburu duten beste antolakunde batzuek, besteak beste, hauek: Gizakia Fundazioak, Amiarte Sorkuntza Artistikoko tailerrak, Gugaz proiektuak, Goiztiri elkarteak, Bolunta elkarteak, Tendel elkrteak eta Crear Euskadi elkarteak.

Comments are closed.