Aldamiz ikastetxeak Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzako eta Saharako Karabana Solidarioarentzako produktuak biltzen laguntzen du

Durangoko APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleek herriko San Jose Jesuitak Ikastetxeak antolatzen duen Gabonetako elikagaiak biltzeko kanpainaren antolaketan, kudeaketan eta garapenean parte hartu dute.

Ekimen hau Bizkaiko Elikagaien Bankuari eta Saharako Karabana Solidarioari zuzenduta dago, eta honen bidez oinarrizko hainbat elikagai bildu dira, hala nola babarrunak, dilistak, arroza, atuna edo garbantzuak.

Ikasleek eta familiek eskolako hainbat puntutan utzi dituzte produktu horiek, eta ikastetxeko ikasleek bilketan lagundu dute, kiloak zenbatuz eta erregistro-liburuan idatziz. Eskola-komunitate osoak oso ondo onartu du proiekua eta, guztira, 262 kilo bildu dira. Zorionak!

Comments are closed.