APNABIk lankidetza proiektua finkatu du osasun mentalaren eremuan AENdun pertsonen arreta hobetzeko

Proiektuko lantaldea. // APNABI

APNABIren Areetako Eguneko Arretarako Zentroa (EAZ) Uribe Kostako osasun mentaleko zentroarekin elkarlanean ari da proiektu pilotu batean. Ekimen horren helburua da autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei osasun-arloko profesionalek arreta egokia ematea, bai larrialdi-egoeretan, bai horrelako arreta behar duten eguneroko egoeretan.

Proiektua 2018tik ari da garatzen, eta zentroko AENdun 4 pertsonaren jarraipena egiten du, Osakidetzako Uribe Kostako zerbitzu psikiatrikoan artatutakoak. Bertan parte hartzen dute Jaione Benedicto erizainak eta Javier Pastor psikiatrak, Lexuri Etxeandiaz eta Maider Ugartez gain, Areetako talde profesionaleko erreferente eta zentroko buru gisa, hurrenez hurren.

Urtero hainbat topaketa egiten dira. Horiei esker, kasuen jarraipen bateratua egin daiteke, eta psikiatrak pertsonak testuinguru normalizatu batean artatu ahal izango ditu, tratamenduak doitzen lagunduz. Lankidetzak aukera ematen du, halaber, AENdunei buruzko ezagutzaren transferentzia hobetzeko; izan ere, askotan ezjakintasun handia dago sare publikoan, eta horrek diagnostiko edo tratamendu desegokia ekartzen du.

Talde profesionalak prestakuntza bat ere jaso du, psikiatriako taldeak autismoa duten pertsonengan ohikoenak diren medikazioek dituzten bigarren mailako ondorioei buruzko ezagutza partekatzeko. Horri esker, CADek berak kasu horiek detektatu eta identifikatu ahal izango ditu.

Laster, medikazioaren eta gorputz-mugimendu batzuen arteko harremana aztertuko dute; izan ere, azterketen ondoren, zenbait gaitzekin erlazionatu daitezkeela egiaztatu da. Alderdi hori oso lagungarria izan daiteke jokabide-portaera batzuk identifikatzeko.

Comments are closed.