APNABI Autismo Bizkaia elkarteak Basurtuko jaietan kolaboratuko du, egitaraua irakurketa errazera egokituz

Irakurketa erraza deitzen zaio eduki bat errazago irakurtzeko eta ulertzeko egiten den egokitzapenari. Kontua ez da bakarrik testua erraztea, baizik eta baita ere ilustrazioak eta maketazioa egokitzea.

APNABIrentzat ingurune komunitarioa funtsezko pieza bat da bere misioa garatzeko, eta irmoki sinesten du lankidetza-sare bat sortu behar dela bere komunitateko eragile sozial guztiekin. Horregatik, egoitza soziala Bilboko Basurtu auzora igaro zenetik ia urtebete igaro den honetan, jai-batzordean parte hartu dugu, jaiak inklusiboago eta parte-hartzaileago izan daitezen.

2019ko Jaien egitaraua irakurketa errazean

Irakurketa errazeko metodologia onuragarri da denontzat, eta batez ere hainbat kolektiborentzat, adibidez, autismoaren espektroko nahasteak, adimen ezgaitasuna, garuneko paralisia edo hartutako kalte zerebrala dutenentzat, migratzaile eta turistentzat, haurrentzat eta narriadura kognitiboa duten pertsona nagusientzat.

Comments are closed.