APNABI protagonista Bakioko V. MTB martxan

martxa-bakioAPNABI Autismo Bizkaia izan da Bakioko V. MTB (mountain bike) Martxaren protagonista.

Ekitaldia uztailaren 21ean (igandea) egin zen, adin desberdinetako ehundik gora parte- hartzailerekin. Kirol ekitaldi solidario hau –ez da txapelketa bat- Bakion eta inguruko udalerrietan egiten da, 30 kilometroko zirkuitu batean, bai mendiko pistetan eta baita ere asfaltoan, eta parte-hartzaileek 400 metrorainoko igoerak egin behar izan dituzte.

APNABIk –kirol probaren bitartez bildutako diruaren onuradunak- sustapen-gune bat eduki du ekitaldian, elkartearen sentsibilizazio sozialeko lana erakusteko. Hala, senitartekoz –elkartearen dinamizazio-prozesuaren barruan aldizkako topaketak egiten dituzten APNABIko gurasoz- eta profesionalez osatutako talde bati esker, posible izan da autismoa zer den erakustea ekitaldira hurbildu diren hiritarrei. Sentsibilizazio-lan horren helburua da argi uztea

bakio-martxaAENdun pertsonen eskubideak bete egin behar direla, gizarteratze, elkartasun eta errespetu printzipioei jarraiki.

Izen-emateen bidez bildutako dirua entregatzeko ekitaldi sinbolikoan, APNABIko zuzendari- kudeatzaile Natxo Ruizek elkartearen helburuak azaldu zituen eta, AENdun pertsonen 1.200 familien izenean, eskerrak eman zizkien kirol proba antolatu duen taldeari eta Ibon Urkiri zuzendariari, Bakioko Udalari eta probako babesle eta kolaboratzaile guztiei.

Comments are closed.