APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi bat antolatu du ezgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko

desayuno apnabi

APNABI Autismo Bizkaiak lan-gosari bat prestatuko du otsailaren 14an. Zuzenduta dago enpresa-sektoreko arduradunei, haien inplikazioa bultzatzeko asmoz pertsona ezgaituen lan-aukerak hobetzeko. Edizio hau Coliseo Albia eraikinean egingo da, “Enplegua eta AEN: Legezko betebeharretik enpresen aukerara” izenburupean, 9:00etatik 11:00ak arte.

Mikel Pulgarín APNABIko lehendakariak hartuko du bere gain irekiera ekitaldia eta bertan ere izango dira Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Teresa Laespada, Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua. Halaber, Yera Vaquero Montiel Unilever enpresako giza baliabideetako talent advisorrak hitzaldia eskainiko du.

Ekitaldiaren amaieran mahai-inguru bat egingo da, eta bertan egongo dira María José Vallejo, Bizkaiko Foru Aldundiko Hautaketa eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko burua, Antonio García Borbolla, Bilboko Hiri Garraioen kudeatzailea eta AEN duten bi pertsona, beren testigantzak eta esperientziak azaltzeko.

Parte hartu nahi dutenek honako esteka honetan eman dezakete izena: www.apnabi.eus/desayuno . Informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da 94 475 57 04 telefono-zenbakian, 9:00etatik 17:00etara deituta.

Comments are closed.