Lan-trebakuntzako ikastaro berria eskainiko du Entremanosek AENa duten Bizkaiko gazteentzat

apnabi

Ikastaroan estanpazio teknikak lantzen dira, besteak beste.

Entremanos – Eskuartean APNABIren sustapen sozio-laboraleko arloak, autismo espektroaren nahastea (AEN) duten eta langabezian dauden gazteentzako lan-trebakuntzako 3. ikastaroa prestatu du. Produktu grafikoak manipulatzen ikasteko prestakuntza eskainiko da, pertsona horien lan aktibazioa eta merkaturatzea sustatzeko. 2019ko ikastaroan parte hartu zuten gazteek abenduan jaso zituzten haien diplomak.

Ikastaroak 350 ordu iraungo du guztira. Otsailaren 3an hasi eta ekainaren 12an bukatuko da. Astelehen, ostegun eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara eta astearte eta asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara izango da. Bereziki izango da Bizkaian erroldatuta dauden eta Foru Aldundiko balorazio zerbitzuak egiaztatutako AENa duten 30 urtetik beherako pertsonentzat. Gainera, langabezian egon behar dute eta Lanbiden izena emanda.

apnabi

2019ko formakuntzan hamaika gaztek parte hartu zuten.

Inskripzioa

Izena emateko epea urtarrilaren 25ean hasi eta urtarrilaren 31n bukatuko da. Horretarako webgune honetan dagoen galdetegia bete beharko da: www.entremanos.org/egonahi. Plazak mugatuak dira. Informazio gehiago jaso daiteke 651 36 42 38 telefono-zenbakira deituta, 14:00etatik 18:00etara.

Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailari esker gauzatuko da, eta Lan Berri gazte langabeen merkaturatzea sustatzeko programaren bidez garatzen da. Lurralde-entitatearen konpromisoari erantzuten dio, bizitza duina eta osoa garatzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen enplegua eta lan-gaitasunak sustatu eta bultzatzea.

Comments are closed.