APNABI Autismo Bizkaiak amaiera eman die gurasoentzako laguntza-taldeei, balorazio positiboarekin

Joan den larunbatean, ekainaren 7an, APNABI Autismo Bizkaiaren Iralabarriko zentroan elkartu ziren elkarteko gurasoentzako laguntza-taldeak, 2024-2025 denboraldiari amaiera emateko. Saio bateratu honen helburua, urrian hasi eta hamar topaketa tematikoz osatutako zikloa ebaluatu eta ixtea izan zen, elkarteko familien arteko elkarrekiko babesa sendotuz.

Laguntza-talde hauek, aurreko urteetan zein aurtengo edizioan balorazio oso positiboa jaso dutenak, denboraldiro helburu argi batekin antolatzen dira: familien arteko konexio-sareak sortzea. Topaketa bakoitzean, gurasoek gune seguru bat aurkitu dute, non autismoa duten seme-alabekiko bizitza-prozesuari buruzko sentimenduak, esperientziak eta kezka komunak partekatu ahal izan dituzten.

Ikasturte honetan, bi talde egonkor osatu dira, seme-alaben adinaren arabera bereizita: bata 18 urtetik gorakoentzat eta bestea adin txikikoentzat. Saio bakoitzaren dinamika gai nagusi baten aurkezpen labur batekin hasten zen, eta ondoren, talde txikietan, esperientziak, zalantzak eta gogoetak partekatzeko tartea egoten zen. Denboraldian zehar landutako gaien artean, aipagarriak dira: errutinara itzultzea eta eskola-ikasturtearen hasiera, familian kide berriak sartzearen kudeaketa eta dolua, ospakizunak prestatzea eta bizitzea, eta bizitza eremu publikoan.

Udaren ostean, 2025-2026 denboraldi berrirako izena emateko prozesua hasiko da.

Comments are closed.