APNABI Autismo Bizkaiak ere bat egin du FEVAS Plena Inclusión Euskadiren ‘Mi voto cuenta’ kanpainarekin

Maiatzaren 28ko Foru eta Udal Hauteskundeen esparruan, FEVAS elkarte-mugimenduak – APNABI Autismo Bizkaia- kanpaina bat hasi du sare sozialetan, “Nire botoak balio du” lelopean. Horren helburua da adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen aldarrikapenak alderdi politikoei eta gizarteari helaraztea (garun-paralisia, Down-en sindromea eta autismoa).

Desgaitasuna duten pertsonen testigantzetan oinarritutako ekintza komunikatiboa da. Pertsona horiek manifestu bat idazten lan egin dute, eta Euskadiko talde politiko nagusietako ordezkariak aurkeztuko dituzte. Bere eskarien artean, oinarrizko eskubideekin lotutako batzuk daude, hala nola hezkuntza, irisgarritasun unibertsala, osasuna edo etxebizitza.

Kanpaina honek bat egiten du hauteskunde garaian FEVAS elkarte-mugimendua garatzen ari den beste jarduera batzuekin; besteak beste, desgaitasuna duten pertsonen hiru topaketa egingo dira Gipuzkoan (maiatzaren 5ean), Bizkaian (maiatzaren 9an) eta Araban (maiatzaren 16an), orain Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoen ordezkariekin: EAJ-PNV; EH Bildu; PSE-EE; Elkarrekin Podemos; eta PP.

Ekintza multzo horren bidez, FEVAS elkarte-sareak ikusgarritasuna eman nahi die adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskaerei, haien autoordezkaritzan aurrera egin nahi du, eta urratsak eman nahi ditu haien eskubideetan, inklusioan eta herritartasun osoan.

Comments are closed.