APNABI Bakioko V. MTB Martxan egongo da

Bildutako dirua osorik joango da AENdun pertsonen eta beren familien elkartera
Bakioko V. MTB Martxa – Kepa Uriarte Memoriala datorren igandean egingo da, uztailaren 21ean, eta APNABI izango da protagonista. Mountain bike proba honetan bildutako diru guztia joango da autismodun pertsonen eta beren familien Bizkaiko elkartera eta, zehazki, bazterkeria arriskuan dauden familiei laguntzeko proiektura.

Kirol ekitaldi -eta ez lehiaketa- solidario hau dela eta, APNABI Bakion egongo da sustapenerako gune batekin. Aukera paregabea izango da autismoari ikusgarritasuna emateko hiritarren artean eta hobeto ezagutarazteko gizartean, garrantzitsua baita AENdun pertsonen gizarteratzea ahalbidetzeko.

Probako parte-hartzaileak goizeko 10:00etan irtengo dira Bakioko Sabino Arana etorbidetik. 30 kilometro inguruko zirkuitu bat egingo dute, Bakio eta inguruko herrien artean, asfalto eta lurrezko pistetan barrena. Ibilbide horretan hainbat igoera egingo dira, batzuk 400 metrorainokoak.

APNABI elkarteak -1.200 familia eta 250 profesional inguruz osaturik dagoenak- zerbitzu-sare eta jarduera-programa zabal bat eskaintzen du, autismodun pertsonei kalitatezko erantzun integral eta pertsonalizatua emateko beren bizi-ziklo osoan.

Comments are closed.