Laguntzadun enplegua, enplegu inklusiboa

eroski2019ko lehen seihilekoan, AENdun hamar pertsonak lan-kontratu bat lortu dute enpresa arrunt batean.
Hamar kontratazio horiek egin dituzten enpresa edo erakunde gehienak zerbitzuen sektorekoak dira.

Urtero parte hartzen duten Primark eta Unilever enpresez gain, aurten RETAbet, Eroski, Ausolan eta IRSE konpainiek ere bat egin dute ekimenarekin.

Hamar kontratazio horietatik hiru nabarmendu nahi ditugu, hain zuzen ere mendeko langile bezala sartu direnak Bizkaiko Foru Aldundian. 2018ko oposizio-lehiaketa prozesuaren ondoren, 2019ko otsailean hartu zuten zegokien lanpostua. Hiru kontratu horiek eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmena mugarri izan dira laguntzadun enplegu programa hau erakunde publiko batean aplikatzeko orduan.

Enpresa arruntetan integratzeko programa hau 2008an jarri zen martxan eta, harrezkero, 50 pertsona inguruk lan-kontratu bat lortu dute. Gaur egun, programa honek laguntza ematen die lan-kontratu bat indarrean duten 20 pertsonari eta jarraipena egin eta orientazioa ematen die APNABIko 100dik gora bazkide AENduni.

Espero dugu gero eta enpresa gehiagok parte hartuko dutela APNABIn garatu dugun laguntzadun enplegu programa honetan eta, horrela, ezgaitasuna duten pertsonen giza eskubideen hitzarmenak dioen bezala, AENdun pertsonek aukera izango dutela “gainerakoen baldintza berdinetan lan egiteko; horrek esan nahi du, eskubidea izango dutela libreki aukeratutako edo onartutako lan baten bitartez bizimodua ateratzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonentzat irekiak, inklusiboak eta irisgarriak diren lan- merkatu eta -inguruneetan”.

Comments are closed.