APNABI Autismo Bizkaia erakundeko giza baliabideen taldeak Deustuko Unibertsitateko Enplegu Foroan parte hartu zuen otsailaren 20an eta 21ean. Topaketa horiek elkartearen ikusgarritasuna bultzatzen dute unibertsitate-ingurunean, eta harreman berriak ahalbidetzen dituzte etorkizuneko profesionalekin. Ekitaldia Bilboko campusean izan zen.
Foroaren argazki-bildumak hemen ikus dezakezu.
Erakundearen standean APNABIk eskaintzen dituen enplegu eta garapen aukerei buruzko informazioa eskaintzen zuten. Ondoren, talde-dinamika bat garatu zuten, eta ikasleek elkartearen n lana hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.
APNABIn lan egitea gustatuko litzaizuke?
APNABIko talde profesionalean parte hartu nahi baduzu, gure enplegu-plataforman izena eman dezakezu, esteka honetan klik eginez. Bertan, zure CVa partekatu ahal izango duzu, enplegu-eskaintza aktiboei begiratu bat eman eta zure interesekoak diren hautaketa-prozesuetan izena eman. Zure zain gaude!