ONCEk zabaldu du 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria aukeratzeko bozketa. Datorren ekainaren 8an emango du sari hori, Bilbon egingo den Gizarte inklusiboaren aldeko XVII. Txintxarri Lasterketa amaitutakoan.
APNABI-Autismo Bizkaia izan da aukeratuetako bat, “40 urteko ibilbidea egin ondoren eta hasierako espiritu berbera mantenduz, erreferentziazko antolakunde bihurtu delako Autismoaren Espektroko Nahasteen arloan, eta zerbitzu-sare zabal bat eta jarduera-egitarau bat eskaintzen dituelako beste erakunde eta eragile batzuekin, horrela bermatuz autismodun pertsonek kalitatezko erantzun integral eta pertsonalizatua jasotzen dutela beren bizi-ziklo osoan”.
Bozketa zabalik egongo da ekainaren 6ra arte. Erraza da. Nahikoa da esteka hau ireki eta botoa ematea.