APNABI Talentia Weeken izan da, erreferentziazko beste 20 euskal erakunderekin batera

APNABI Autismo Bizkaiak Talentia Week ekimenean parte hartu zuen uztaileko lehen astean. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako Bizkaia Talentek antolatutako ekimen berri horren helburua da erreferentziazko erakundeetako ordezkariak hiru euskal unibertsitateetako 4. mailako ikasleekin biltzea.

Ikasturte amaierarekin batera, topaketa – kasu honetan birtuala – lau egunez luzatu zen, eta Bizkaiko eta Euskadiko 20 erakunde bildu ziren. Dinamika ikasleentzat eta APNABI bezala parte hartu duten enpresentzat onuragarria izan da. Epe labur eta ertaineko kontratazioetarako talentua eta hautagaitza potentzialak identifikatzea ahalbidetzen du. Bestalde, ikasleen taldeak bertatik bertara deskubritu ahal izan ditu enpresen proiektuak.

APNABIri dagokionez, hobeto ezagutzeko aukera izan dute erakundeak AENdun pertsonen eta haien familien bizi-proiektuaren alde egiten duen lana, esku hartzeko eredua, eskaintzen dituen lanbide-aukerak, bere jarduera zuzentzen duen kalitate-politika eta garatzen dituen lan-ongizateko politikak. Hori guztia elkarteko giza baliabideen taldearen eskutik.

Erreferentziazko erakundeak
APNABIk Bizkaiko eta Euskadiko beste erakunde batzuekin batera hartu du parte ekimenean, hala nola Accenture, All Iron Ventures, Arteche, Barbara IoT, Cikautxo, Egoin, Euskaltel, Everis, Kutxabank, Grabit, Histocell, Innitius, Kurago, Maier, Orbea, Ormazabal, Pierburg, Sener eta Tecuni.

Comments are closed.