APNABIk 2022ko irailetik abendura bitarteko hilabeteetarako aisialdiko eskaintza aurkeztu du

Udaren atarian, APNABI Autismo Bizkaia datorren denboraldian, 2022ko iraila eta abendua bitartean, egingo dituen aisialdiko eta denbora libreko jarduerak prestatzen ari da. Horiek bazkide diren autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen gozamenera bideratuta daude.

4 urtetik gorako eta gehienezko adin-mugarik gabeko AENdun pertsonei zuzendutako proposamenek eguneko irteerak, ingurumen-jarduerak, mendi-ibilaldiak eta jai-topaketak jasotzen dituzte, besteak beste.

Inskripzioak

Familia bazkideek postaz edo posta elektronikoz jasoko dute eskaintza osoa jasotzen duen liburuxka, baita izen-emate orria ere. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 12ra arte (igandea) egongo da zabalik. Inskripzio-orria APNABIren bulegoetan (Sabino Arana, 69, Bilbao) aurkeztuta edo zuzenean esteka honetan eskuragarri dagoen inskripzio-formularioaren bidez egin ahal izango da izapide hori.

Eskaintza eta izena emateko orria ere deskarga daitezke esteka honetan, eskabidea eskura emateko.

Beste proposamen batzuk

Denboraldiari dagokion jardueren eskaintzaz gain, APNABIk aisialdiko talde egonkorren aukera zabala eskaintzen du, hala nola aisialdiko klubak Bilbon eta Durangon edo kirol-klubak, astero biltzen direnak. Noizean behin, jarduera birtualak eta bestelakoak ere eskaintzen dira. Era berean, azpimarratu behar da APNABIren lantaldeak orientazioa eta laguntza eskaintzen diela jarduera komunitarioetan parte hartu nahi duten eta autismoa duten pertsona guztiei. Informazio gehiago eska daiteke aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz.

Comments are closed.