APNABIk Plena Inclusiónen estatu kongresuan parte hartu du euskal ordezkaritzaren bitartez

Euskal ordezkaritza Valentzian.// FEVASen argazkia

Eguzkiñe Etxabek, APNABI Autismo Bizkaiko hezkuntza zuzendariak, Plena Inclusión-en Estatuko kongresuan parte hartu zuen, Valentzian, 2022ko maiatzaren 26an eta 27an. 10 urtean behin egiten den topaketa honek aukera eman du ‘Ganamos en comunidad’ esloganari lotutako etorkizuneko proposamenak eztabaidatzeko.

300 pertsona inguruk, horien artean FEVASek koordinatutako eta hamar bat lagunek osatutako euskal ordezkaritza batek, hitz egin dute datozen urteetarako erronka estrategikoak jasotzen zituen ponentzia baten inguruan.

→ Jardunaldien laburpena esteka honetan kontsulta daiteke.

FEVASek adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen parte-hartze handia azpimarratu du, eta horrek agerian utzi du haien ahalduntzearen bidean aurrera egin dela.

Comments are closed.