«Mujeres TEA», APNABIk laster argitaratuko duen dokumental laburra

mujeres TEA

APNABI Autismo Bizkaiak dokumental labur bat egin du, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten emakume askok bizi duten errealitatea ikusarazteko. Horrekin batera, diagnostikoan ere genero-ikuspegia sustatu nahi da. “Mujeres TEA” ikus-entzunezko piezan, beraiek aurkezten dituzte beren esperientziak. Askotan, diagnostiko berantiar batekin lotuta daude, eta horrek eragin negatiboa izan du haien ongizate emozionalean eta psikologikoan, bai eta laguntza-baliabideetarako sarbidean ere.

Autismoa duten emakume talde bat proiektu honetan lanean aritu da 2021eko azarotik. Innotalde edo berrikuntza lantalde baten bidez egin dute. Ikus-entzunezko lanak 15 minutuko iraupena du eta laster izango da eskuragarri APNABIren Youtubeko kanalean.

‘Mujeres TEA’

Azken urteotan, autismoaren diagnostiko bat jasotzen duen biztanleria orokorraren hazkundea esponentziala izan da. Fenomeno hori bereziki esanguratsua izan da nesken eta emakumeen kasuan. Hala ere, AENa, tradizioz, gehienbat gizonei eragiten dien nahasmendutzat hartu izan denez, ezagutza-hutsune handia dago egoera hori nesken eta emakumeen kasuan nola agertzen den eta haien bizi-kalitatean nola eragiten duen jakiteko.

Autismoaren espektroan dauden emakume askok zailtasun handiak izaten dituzte identifikatu eta diagnostiko zehatza lortzen duten arte. Arrazoiak oraindik ez daude argi. Fenomeno horretarako hainbat azalpen erabiltzen dira: batetik, autismoaren adierazpen nuklearretako desberdintasunak, eta, bestetik, detektatzeko eta diagnostikatzeko tresnetan sentsibilitate falta. Horrek guztiak zaildu egiten du neskek eta emakumeek beren garapen pertsonala eta bizi-kalitatea errazten duten laguntza-baliabide espezializatuak eskuratzea.

Hedabideetan

Inguruko komunikabideek dagoeneko eman dute proiektuaren berri. Joan den maiatzaren 2an, astelehena, Lucila Antonek, autismoa duen gazteak, eta Susana Valladolidek, APNABIko etxeetako eta helduaroko zuzendariak, Hoy por Hoy Bilbao ‘irratsaioan parte hartu zuten, dokumental laburraren xehetasun batzuk aurreratuz. Beste parte-hartzaile batek, Irina Gonzálezek, telefonoz hitz egin zuen elkarrizketa osatzeko.

🎙Hemen ere entzun daiteke hitzaldia.

Comments are closed.