Bisita Uliazpi Fundaziora

uliazpiEtxebizitza Eremuak sustatutako Zahartzeari buruzko lantaldeak antolatutako ekintzetako bat da zahartzearen eta Ezgaitasun Intelektualaren arloetan jardunbide egoki eta esperientzia aitortuak dituzten beste erakunde batzuetako esperientziak ezagutzea.

Horregatik, apirilaren 26an bisita atsegin bat egin genuen Uliazpi Fundaziora (Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko erakundea). Elkarte horrek laguntza ematen die Ezgaitasun Intelektuala duten pertsonei eta esperientzia zabala du arlo horretan, gainera, erakundearen arreta jasotzen duten hartzaileetako asko pertsona nagusiak dira. Bisita horretan Donostia Zentroa ezagutu genuen, bai Eguneko Zentroko instalazioak bai eta Etxebizitza, eta zahartze kasuak atzemateko, ebaluatzeko eta jarraipena egiteko protokoloak eta prozedurak azaldu zizkiguten.

Uste dugu gure erakundearentzat oso garrantzitsua dela hobeto jakitea nola lagundu AENdun pertsonei beren bizi-ziklo guztietan, baita ere zahartzaroan, eta horretarako funtsezkoa da esperientziak eta ikuspegiak partekatzea arlo horretan esperientzia duten elkarte adiskideekin.

Comments are closed.