APNABIk “BBK Deia 2018” elkartasun saria jaso du

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak premio_solidario_2018 elkartasun saria jaso du, zeinak aitortza egiten baitio antolakundeek, hiritarren lankidetzako sareek eta pertsona anonimoek eraldaketa sozialaren arloan egiten duten lanari. “BBK Deia” elkartasun sarien helburua da balioa ematea arlo horretako erakundeek beren eragin-esparruan garatzen dituzten ekimenei, aldaketaren motorra direlako.

“BBK Deia Elkartasun Sariak” aitortza egin dio espresuki APNABIk gizarte inklusibo bat sortzeko egiten duen lanari, gizarte bat, non autismoaren espektroko nahasteak dituzten pertsonek ere aktiboki parte hartuko baitute beren inguruko komunitatearen garapenean.

Sari-banaketa ekitaldia datorren maiatzaren 3an (osteguna) izango da, Bilboko BBK aretoan. APNABIz gain, saria jasoko dute orobat ingurune batuago, inklusiboago eta solidarioago bat lortzea helburu duten beste antolakunde batzek, besteak beste, hauek: Gizakia Fundazioak, Amiarte Sorkuntza Artistikoko tailerrak, Gugaz proiektuak, Goiztiri elkarteak, Bolunta elkarteak, Tendel elkarteak eta Crear Euskadi elkarteak.

Comments are closed.