APNABIk bere Batzar Orokorra egin du

asamblea generalEhun bat familia bazkidek parte hartu zuten APNABI Egunaren azken edizioan, hots, erakundearen ekitaldi korporatibo garrantzitsuenean. Eta egun horretan egin zen baita ere Batzar Orokorra eta bukaerako adiskidetze ekitaldia. Topaketa hori, 40. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan antolatua, ekainaren 8an egin zen, arratsaldez, Deustuko Merkataritza Unibertsitatean.

Bertaratutako familiek 2017ko kontuak onartu zituzten, eta ekitaldiko gertakari garrantzitsuenak errepasatu ostean, 2018rako aurkeztutako aurrekontuak berretsi zituzten. Bileran orobat onartu zen Santurtziko La Magdalena urbanizazioan kokatutako etxebizitza berri bat erosteko proposamena. Bestalde, bertaratutako familiei jakinarazi zitzaien egoitza soziala laster APNABIren instalazio berrietara eramango dela, Bilboko Sabino Arana kaleko 69 zenbakira.

Batzarra amaitutakoan, bertaratuek aukera izan zuten solaserako eta adiskide berriak egiteko lunch baten inguruan.

Comments are closed.