APNABI Autismo Bizkaiak zerbitzu orokorrak emateko (ordenantza) lan-gaikuntza ikastaroa gainditu izana ziurtatzen duten diplomak entregatu dizkie autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten hamar gazteri. Banaketa ekitaldia gaur goizean egin da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan izan da Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatua, zeinak zorionak eman baitizkie ikasleei. Diputatuak esan duenez, diploma honek argi erakusten du, hesiak gorabehera, dedikazioz lan eginez eta saiatuz gero, posible dela helburuak lortzea.
APNABI Autismo Bizkaiak 250 ikastorduko ikastaro hau antolatu du AENdun gazteei adar profesional espezifiko bateko gaikuntza emateko, eta horrela, lan merkatuan sartzen laguntzeko.
APNABI Autismo Bizkaiak hainbat ekintza garatzen ditu 2012tik, AENdun pertsonei lan arloko prestakuntza eta gaikuntza emateko. Ikasketak bukatzen dituzten gazte gehienek ez dute kualifikaziorik, ez dute lan profil definiturik, eta beraz, ez dute aukera handirik lan merkatuan sartzeko.
Zerbitzu orokorrak emateko APNABIren lan-gaikuntza ikastaroa egin zuten bi gazte AENdun enpresa arruntetan ari dira lanean gaur egun.
Ikastaro hori APNABIk antolatu du bere Sustapen Soziolaboraleko Entremanos eremuaren bitartez, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatu du oso-osorik.
[kkstarratings]