APNABIk berriro parte hartu du Bilboko “Enpresen Lasterketan” 

Kepa, Blanca, Raquel eta José Miguelek osatutako taldeak kirol proban parte hartu zuen joan den ekainaren 9an, igandean.

Joan den ekainaren 9an, APNABI Autismo Bizkaiak Bilboko Enpresen Lasterketaren bigarren edizioan parte hartu zuen. El Correo egunkariak eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) antolatzen dute lasterketa hori.
Hauek izan dira aurten APNABIko talde mistoa osatu duten kideak: Kepa eta Blanca, Aldamiz Ikastetxekoak; Raquel, Kontsulta Eremukoa eta José Miguel Millares, Etxebizitza Eremukoa. Gainerako parte-hartzaileek bezalaxe, APNABIko taldeak ere lasterketako zortzi kilometroak egin behar izan zituen itsasadarraren inguruan. Goizeko 11:00etan Itsas Museoaren ondoko zelaigunetik irten ostean, taldeak Euskalduna Jauregitik igaro ziren Deustun barrena sartzeko eta Itsasadarretik aurrera joan ziren Udaletxeko zubiraino. Azkenik, Abandoibarrara inguratu ziren eta 48:27ko denbora markatu zuten helmugan, 49. postua lortuz beren kategorian, 150etik gora parte-hartzaileren artean.
Proba bereziki pentsatuta dago arineketan egitea atsegin dutenek aukera izan dezaten kirolaz gozatzeko bere enpresako lankideekin batera, taldeko giro atsegin batean. Gainera, Enpresen Lasterketan parte hartzea aukera paregabea da APNABIrentzat, autismoari ikusgarritasuna emateko gizartean, eta horrela, AENdun pertsonen gizarteratzea sustatzeko, komunitateko gainerako guztien baldintza berdinetan.
APNABItik eskerrik asko Kepa, Blanca, Raquel eta José Migueli lasterketan parte hartzeagatik, eta jaso itzazue antolakunde osoaren animoak.

Comments are closed.