APNABI ekainaren 16ko “estropatadan”

APNABIk WOP Fundazioaren estropatada herrikoiaren zazpigarren edizioan parte hartuko du ekainaren 16an (igandea), ahate handi batekin eta 25 ahate txikirekin.

Eguerdiko 13:00etatik aurrera Wo-ahateek lasterketaren ibilbidea egingo dute Bilboko itsasadarrean, baina aurten alderantzizko norabidean.  Aurten lasterketa Euskalduna Zubian hasiko da eta Deustuko Zubian bukatu.

Ahate handi bat (Wopaton) eta ahate txiki bana eskuratzeko 25 txartel oparitu dizkigun Celia Delgado Matias elkarteari esker, APNABIko hainbat eremuk parte hartuko dute ekitaldian, hasi etxebizitzetatik eta bizitza osasuntsuko programaraino. Hauxe da egingo dutena:

  • Lasterketan parte hartuko dute 25 ahate txikiekin.
  • Ahate handiarekin lehiatuko dira, lasterketarako beraizik apainduta (APNABIko kamiseta eta txanoa jantzita eta hesiak eraisteko eta gizarteratzearen aldeko leloekin). Horretarako, erakundeko bi pertsonak Ginkana batean parte hartuko dute Wopaton ahatea animatuz.

Gainera, ahate handiarekin beste modu batean ere parte har daiteke lasterketan. Elkarteen ahate dekoratuak ikusgai egongo dira Yimby dendako erakusleihoan (Moyua plazan, lehen H&M zegoen tokian) ekainaren 15era arte eta boto gehien jasotzen dituenak saria izango du.

Botoa emateko bi modu daude: bata, webgunean eta bestea, botoa WOP dendan emanaz, Bilboko Iparragirre kaleko 29 zenbakian.

 

Erakunde irabazleak aukera izango du bere proiektua azaltzeko horretarako prestatutako eszenatokian.

 

 

Comments are closed.