APNABIk bizitza osasuntsuari eta autismoari buruzko jardunaldi bat egingo du azaroaren 17an

Dei egiten diegu APNABI Autismo Bizkaia elkarteko familiei jardunaldi honetara etor daitezen. Jardunaldian hizpide hartuko dira autismoaren espektroko nahastea (AEN) duten pertsonen ongizatea eta osasuna hobetzeko beharrezkoak diren ohitura osasuntsuak. APNABI Gelaren edizio berriak “Bizitza osasuntsua eta autismoa” du izena eta datorren azaroaren 17an egingo da, larunbatean, 11:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja Auditorioan (Abandoibarra etorbidea, 3. zenbakia, Bilbo).

Prestakuntza-topaketa honen edukiak garatzeko, APNABIk osasun mental eta fisikoko adituak gonbidatu ditu, zeintzuek azalduko baitigute zein garrantzitsua den bizitza osasuntsua sustatzea AENak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Baita ere azalduko dute zein ekintza garatzen dituen APNABIk bizimodu osasuntsurako ohiturak sustatzeko AENdun pertsonen eta beren senitartekoen artean.

Ariane Arroita Gandarias, Barakaldoko Osasun Mentaleko Zentroko psikiatra (Osakidetza), AENdun pertsonen osasun fisikoaz mintzatuko da. Hizpide hartuko du sindrome metabolikoa, hau da, gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskua handitzen duten alterazio metabolikoak, obesitateari lotuta daudenak.

Bestalde, Bea Amusategi Moyak, APNABIko fisioterapeutak, aztergai izango ditu bizitza osasuntsurako ohiturak: elikadura, ariketa fisikoa, postura-higienea, lo arloko higienea eta higiene pertsonala.

Bukatzeko, Iban Huartek (APNABIko Helduaroko Eremuko Zuzendaritza) gure elkarteak sustatzen duen “Bizitza osasuntsua” programa aurkeztuko du, zeinaren bidez osasuna hobetu nahi baitugu kirola taldean eginez, baina plan pertsonalizatu batekin eta profesionalen laguntzarekin.

APNABI Gela saioetan ohikoa den bezala, solasaldi bat egingo da eta familien galderei erantzungo zaie.

APNABI Gela ekimenaren helburua da prestakuntza ematea Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonen familiei. Horregatik, hizpide hartzen dira kolektibo horrek bere bizitzako etapa desberdinetan bizi ditzakeen egoera guztiak. Diziplina desberdinetako teknikarien eta adituen ezagutzetan oinarritzen da proiektu hori.

Larunbata, azaroak 17
11:00
BIZKAIA ARETOA UPV/EHU (Baroja Auditorioa)
Abandoibarra etorbidea, 3 – Bilbo
izen-ematea: www.apnabi.eus/aula

Comments are closed.