APNABIko instalazio berriak aurkeztea familiei

instalaciones nuevas200dik gora lagunek parte hartu dute APNABIren egoitza sozial berriaren aurkezpenean, Elkarteko bazkideentzat eta beren inguruko hurbilenentzat antolatutako ekitaldi batean. Mikel Pulgarínek, APNABIko presidenteak, ongi-etorria eman zien familiei beren etxe berrira eta gogora ekarri zuen Elkartearen sorrera, duela 40 urte sortu zena baliabide eta zerbitzu urriekin, eta aipatu zuen gauzak nabarmen hobetu direla denborarekin.

Familien aurrean emandako hitzalditxoan, APNABIko presidenteak hizpide hartu zituen 1.100 kide eta 250 profesional baino gehiago dituen Elkarte honek eskaintzen dituen bitarteko guztiak (ikastetxea, gelak, eguneko zentroak, etxeak, garraio lineak…). “Flota handi batez hornitu ginen, baina bandera-ontzia behar genuen. Gure instalazioak barreiatuta egon dira orain arte. Egoitza hau behar genuen –azpimarratu zuen Pulgarinek- gure helburuak betetzeko, hau da, gure seme-alabek behar duten arreta jaso dezaten eta aukerak eta laguntzak izan ditzaten beren bizi-proiektua aurrera eramateko. Eta hori guztia –esan zuen- zentro batetik bestera joan beharrik gabe. Gainera, instalazio berriek ikusgarritasuna emango digute eta lagungarri izango dira gizarteak hobeto ezagutu gaitzan”.

Ongi-etorri eta aurkezpen hitzen ostean, bertaratu guztiek aukera izan zuten Zazpi Jatetxeko neska-mutilek ohiko mimoz prestatutako mokadua jateko. Jatetxe hori Entremanos Elkartearen ekimen bat da, APNABIk eskuarki baliatzen duena lan aukerak sortzeko autismodun pertsonentzat.

instalazio berriakAPNABI Autismo Bizkaia elkartearen egoitza sozial berria Bilboko Sabino Arana etorbideko 69. zenbakian dago, eta espazio bakarrean biltzen ditu lehen San Inazio auzoko hainbat lokaletan ematen ziren zerbitzu guztiak: familientzako laguntza, kontsultak, arreta goiztiarra, aisialdia eta denbora librea, eta administrazio saila. Egoitza berriak badu zentro okupazional bat ere. Guztira 790 metro koadroko azalera du, kale-mailan dago, eta aukera ematen du autismoa duten pertsonei eta beren familiei erantzun pertsonalizatu eta eraginkorra emateko.

APNABI Autismo Bizkaiaren sorreraren 40. urteurrena ospatzen ari garen honetan, instalazio berriak jarri ditugu martxan, handiagoak eta hobeto ekipatuak, eta hori jauzi kualitatiboa da gure elkartearen proiektua garatzeko, antolakunde sendo, parte-hartzaile eta solidarioa utzi nahi baitie belaunaldi berriei. Halaber, instalazio berriak martxan jartzea hobekuntza handia da APNABIren zerbitzu-eskaintzan, zeinak xedetzat baitu egunez egun sortzen diren premiei erantzutea eta autismoaren esparruko profil berriei arreta ematea.

[kkstarratings]

Comments are closed.