APNABIk familiei eta AENak dituzten pertsonei laguntzeko dispositibo berezia abiatu du

Koronabirusaren hedapena geldiarazi nahi duen egungo alarma-egoeran, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarraibideei kasu eginez, APNABI Autismo Bizkaiak bere zerbitzu asko aldatu behar izan ditu, besterik jakinarazi arte. Hauek dira aldaketak:

– Familiei telefonoz (94 475 57 04), posta elektronikoz (familia@apnabi.org) edo sare sozialen bidez (Facebook eta Twitter) ematen zaien laguntza orokorra ohikoa izaten jarraituko du, 8:30etik 17:00ak arte.

Arreta klinikoko zentroa irekita egongo da. Dena dela, edozein galdera egiteko, 94 475 57 04 telefonora deitu behar da, 8:30etik 17:00etara, edo posta elektronikoz, cconsultas@apnabi.org helbidera idatziz. Osasun larrialdietarako erreferentziako osasun zentrora joan behar da, ohikoa den bezala.

Etxebizitza-arloak lanean jarraitzen du. Laneko txandak berrantolatu dira 24 orduz etxeetan jendea hartzeko normaltasuna berrezarri arte. Familiak harremanetan jar daitezke etxebizitzekin zenbaki hauen bitartez:

Aretxabaleta  625 70 71 69 94 498 20 81 Aretxabaleta, Fruiz eta Ubietako etxeen koordinatzailea:

615 875 623

Fruiz 675 09 56 67 94 615 34 87
Ubieta 1 615 06 89 21 94 612 07 15
Ubieta behekoa 692 62 32 61 94 603 91 08
Goikoa 652 77 20 63 94 453 19 23 Goikoa eta Gorostizako koordinatzailea:

635 709 054

Gorostiza 605 70 88 47 94 674 68 04
Biziona 688 75 61 68  946 08 84 90 Biziona eta Erandioko koordinatzailea:

618 75 01 87

Erandio 605 71 97 03 944 67 14 93

Arreta goiztiarreko Goiz zentroko jarduerak bertan behera gelditzen dira. Ekipoa eskuragarri dago 94 475 57 04 telefono-zenbakian 8:30etik 17:00etara eta cconsultas@apnabi.org helbide elektronikoan.

Aisialdiko jarduerak bertan behera gelditzen dira. Taldeak, ordea, 94 447 14 17 telefono-zenbakian jarraitzen du eskuragarri, eta posta elektronikoz, tlibre@apnabi.org helbidean.

Aldamiz HBI ikasgeletako hezkuntza-jarduerak eta ibiltaritza-programa eten egin dira. Irakasle-taldeak 94 476 08 78 eta 619 70 25 20 telefono-zenbakian jarraitzen du, familien zalantzak argitzeko.

Eguneko zentroetako eta zentro okupazionaleko jarduerak eten egingo dira. Taldeak prest daude familiei laguntzeko hurrengo telefonoetan:

• Txurdinaga, San Ignazio, Larrako eta Garamendi – 685 80 98 95
• Deustu, Areeta eta Enekuri – 691 42 72 48
• Arrigorriaga, Sortu eta Blas de Otero – 628 57 88 17

Aktibo jarraitzen duten zerbitzu guztiek eta beren talde profesionalek erakundeek adierazitako prebentzio neurriak dituzte. Segurtasun-protokoloak betetzeko behar diren NBEak eta beharrezko informazio guztia ere badute.
APNABI Autismo Bizkaiak eskerrak eman nahi dizkie egun berezi hauetan AENa duten pertsonen eta haien familien beharrei ahalik eta hobekien erantzuteko lanean jarraitzen duten talde profesional guztiei. Halaber, barkatu egoera honek sor ditzakeen eragozpenak.

*APNABIn antzeman dugu batzuetan telefono-lineak saturatuta egon daitezkeela. Kasu horretan, saiatu berriro deia denbora bat pasatuta egiten. Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak!

Comments are closed.