APNABIk multi-kiroleko jardunaldi bat antolatu du abenduaren 14an, bizitza osasuntsua sustatzeko

APNABIk multi-kiroleko jardunaldi bat antolatu du autismoa duten pertsonentzat. Ekitaldi hori datorren abenduaren 14an egingo da Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian. APNABIk programa bat garatzen du bizitza osasuntsua sustatzeko eta programa horren barruan kokatzen da ekimen hau, zeinaren helburua baita taldekako kirola praktikatzea plan pertsonalizatu batekin eta jarraipen profesionala eginez. Oihane Agirregoitiak, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi delegatuak, baieztatu du ekitaldian izango dela.

Horrez gain, jardunaldian izango dira baita ere Deustu, Blas de Otero, Garamendi, Txurdinaga, Larrako eta Enekuri eguneko zentroetako ehun erabiltzaile inguru, bai eta Azlan zentro okupazionalekoak eta Aldamiz Ikastetxekoak, horiekin guztiekin batera egongo direlarik zentro horietako profesionalak eta boluntarioak.

Jardunaldian multi-kiroleko zirkuitu baten eskema erabiliko da, hau da, parte-hartzaile guztiek kirol desberdinak egingo dituzte: saskibaloia, futbola, pilota, padela eta errugbia.

Probak amaitutakoan, frutaz osatutako mokadu osasuntsu bat jasoko dute.

Bizitza osasuntsua
Ekimen honek helburu bikoitza du: AENdun pertsonen parte-hartzea sustatzea kirol modalitate desberdinetan eta jabetu daitezela zein garrantzitsua den bizitza osasuntsua izatea.

APNABIk informazio-puntu bat jarriko du kiroldegiko sarreran eta bertan aurkeztuko ditu Bilbao Kirolak ekimeneko jarduerak nahiz Bilboko klubek eskaintzen dituztenak, besteak beste, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako programa inklusiboak dituztenenak eta elkarteak berak garatzen duen bizitza osasuntsurako proiektua.

APNABIk hainbat erakunderen laguntza izan du jardunaldia antolatzeko: Bilbao Kirolak, BBK, Bizkaiko Padel Federazioa, Bilbao Basket, Barakaldo C.F., Universitario Bilbao Rugby eta Bizkaiko Pilota Federazioa.

Eguna: abenduaren 14a, ostirala.
Ordutegia: goizeko 11:00etatik arratsaldeko 12:30era
Tokia: San Inazio auzoko kiroldegia (Bilbo).

Comments are closed.